II. RETOLASTRE
Jardunaldiak

Lasta-urari buruzko
nazioarteko hitzarmena:
aplikazioa eta erronkak

2018ko abenduak 10

Mehatxu larria dira espezie urtar inbaditzaileak itsasoko ekosistemetarako; itsas garraioa, berriz, oso bide egokia zenbait espezie beste ingurune batzuetara eramateko. Azken hamarkadetan merkataritzaren eta trafikoaren bolumenak gora egin ahala, areagotu egin da arazoa, batez ere kroskoak altzairuzkoak direnetik, lasta gisa ura erabil baitezake ontziek, material solidoen ordez.

Leku askotan, izugarrizko kalteak eragin dituzte espezie berriek. Datu kuantitatiboek adierazten dutenez, beldurgarriki ari da areagotzen inbasio biologikoen indizea. Kontuan izanik handituz jarraitzen duela itsasoz garraiatzen den merkantzia-bolumenak, litekeena da arazoak oraindik goia jo ez izana.

Horregatik, uretako organismo kaltegarriei eskualde batetik beste batera hedatzen ez uztea du helburu ontzietako lasta-ura eta sedimentuak kontrolatzeko eta kudeatzeko nazioarteko hitzarmenak, zeina 2004an onetsi eta 2017ko irailean sartu zen indarrean. Ontzien lasta-urak eta sedimentuak kudeatzeko eta kontrolatzeko zenbait arau eta prozedura ezartzen ditu hitzarmen horrek.

Helburua

Hau du helburu RETOLASTRE, “Lasta-urari buruzko nazioarteko hitzarmena: aplikazioa eta erronkak” jardunaldiak: erantzutea hitzarmen horren aplikazioa dela-eta sortzen diren galderei eta berekin dakartzan erronkei. Nahitaez bete behar dute agintari eskudunek hitzarmen hori, zeinak 50.000 merkataritza-ontziri eragiten dien eta 100.000 milioi dolarreko kostua ekarriko duen, Nazioarteko Merkataritza Ganberaren arabera (ICS).

Itsas sektoreak eta teknologia- zein hezkuntza-zentroek dituzten erronka eta aukera handiak jorratuko dira ekitaldian.

Non

Bilboko Portuko Agintaritza

Bulego orokorrak (hitzaldi-aretoa, 3. solairua)
Zabalguneko kaia.
48980 Santurtzi (Bizkaia)

Egitaraua 2018/12/10

08:45 – 09:00 IZENA EMATEA ETA DOKUMENTAZIOA EMATEA
09:00 – 09:15 ONGI ETORRI JARDUNALDIRA
  • Ricardo Barkala. Bilboko Portuko Agintaritzako lehendakaria.
  • Rogelio Pozo. AZTIko zuzendari nagusia.
09:15 – 10:00 ARAUDIAREN SARRERA ETA HITZARMENAREN APLIKAZIOA ETA JARRAIPENA ESPAINIAKO PORTUETAN
  • Julio de la Cueva. Ustiapeneko Berrikuntzaren Arloko burua. ESTATUKO PORTUAK eta HELCOM/OSPAReko salbuespenen taldeko kidea
10:00 – 11:00 I. BLOKEA – ERRONKA TEKNOLOGIKOAK (moderatzailea: Itsas kapitaintza)
  • MARPOL zerbitzuak. Ana Iglesias, TRADEBE
  • Itsas Kapitaintza. Hernan del Frade, Segurtasun eta Ingurumeneko kontseilari teknikoa
  • Araiz Basurko. Anave.
11:00 – 11:20 KAFE ATSEDENA
11:20 – 12:20 I. BLOKEA – ERRONKA TEKNOLOGIKOAK (jarraipena)
  • Lasta uren tratamentua. Javier Llamas, Llalco
  • Sailkapen Sozietatea. Hernán Gálvez, Lloyd’s Register ikuskatzaile seniorra
  • Erronka teknologikoak (tratamenduak). Javier Moreno, Cadizko Unibertsitatea
12:20 – 13:45 II. BLOKEA – ERRONKA BIOLOGIKOAK (moderatzailea: Alberto Ojanguren, APB)
  • Erronka biologikoak eta ekintzak Bilboko portuan. Anaïs Rey, AZTI
12:40 – 13:45 MAHAI INGURUA (moderatzailea: Oihane Cabezas, AZTI)
13:45 – 13:55 Ondorioak lantzea
13:55 – 14:00 Itxiera ekitaldia

Antolatzaileak